XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Agur reloj, agur t`erdi.Erloju-dendan lan egin izan dut. Kanpora bota naute.
Atsegin izan dut bota nauten bezala botatzea, berdin berdin izan bait naiz joateko.
Zuek ez dakizue zer den erloju-dendan lan egitea.
Sartzeko orduan, erloju aurreratuari galdetzen dio ordua
Irtetzekoan, aldiz, atzeratuta dabilenari galdetzen dio.
Horrez gainera, ezin telefonorik erabili lanean.
Lagunen bat eskaparate aurrean ikusi eta ezin hitz egitera irten.
Eta beti tik-tak madarikatu hori.
Burua galdu uste izan dut askotan, denda zulo ziztrin horretan.
Soldatari buruz galdetzen badidazue, kakazaharra! Miseria hutsa.
Beraz, alde egitea erabaki dut.
Alde egin baino lehen nik irentsi dudana baino kakamoltzo ederragoa irentsi arazi diot baina.
Ondotxo dakizue erlojutegietan ezin dela ordurik begiratu.
Zein erlojuk bere ordua erakusten du.
Ugazabak hortxe izaten du bere erlojutxoa, zahar zaharra eta propagandaren batena
Gainerako gehientsuenen orratzak geldi egoten dira.
Den-denak abiaraztea erabaki nuen behin.
Egunak eman ditut, tarteka marteka erlojuak berpizten, orain hau eta gero beste hori.
Denak abiatuta izan direnean, iratzargailu sistimak ere aktibatu ditut.
Bart arratsaldean aktibatu nuen azkena.
Sistimak zelan eta zertako aktibatu ditudan, laster jakingo duzue hori ere.
Goizaldean, erloju-denda dagoen kale dotore horretako
Minutu erdi barru hasi da bigarren iratzargailua jotzen.
Hirugarrenak aurrekoa isildu baino lehen ekin dio jotzeari.
Hirugarrenari laugarrena jarraitu zaio, laugarrenari bosgarrena eta horrela dendako milatik gora erlojuek zeinek bere kontzertua jo arte guztiek.
Txakurrak izan dira lehenak etortzen.
Auzokoak balkoietara irtetzen hasi dira laster.
Boss madarikatuaren etxera hots egin dute gerotxoago giltzak ekartzeko edo.
Ez dute etxean aurkitu baina.
Ziur putetxean egon dena.
Auzoko atso hura anbulantzian erretiratu behar izan dute, ehungarren erloju elektronikoaren durundiak zorarazita.
Umeak negarrez eta
Zein erlojuk jotzen duen jakitea erreza izan da.
Ez da hain erreza izan hurrengoa zein ote jakitea.
Horrenbeste erlojuren artean!.